Barne Diseinua

Gure helburua zurekin elkarlanean barne diseinu pertsonalizatu eta bakarra sortzea da zure etxea luzaroan goza dezazun

Etxe bateko eraberritze prozesua uste baino askoz lehenago hasten da. Aurrez eta zertan ari ote garen ohartu gabe, aldaketaren beharra sortzen zaigu eta gure buruan ideiak bueltaka hasten dira hara eta hona, proiektua gauzatzeko lanean jartzeko erabakia hartzen dugunerarte.

Eta orain zer? Nondik hasi?

Ideia guzti hauek definitu eta forma ematen hasteko kontzeptua sortu behar da lehenik
eta ondoren aurre proiektu baten bitartez itxura emango zaio.

Zure beharren arabera espazioei ahalik eta etekin handiena ateratzea

Gure estudioan badakigu hasierako prozesu honek sarritan ikara ematen duela eta horretarako sortu dugu prozesu pertsonalizatua, bezero bakoitzaren egoera eta beharretara egokitua.

Aholkularitza tekniko pertsonalizatua

Hasiera, aldaketa prozesuaren ataria izan daiteke eta ez du zertan eraberritze oso batean amaitu behar.
Agian zure ideiak finkatzeko proposamen baten bila zabiltza, beste iritzi bat nahi duzu edota ideia hori gauzatzea posible den ala ez egiaztatu.

Ikuspuntu desberdinak eta aukera berriak aztertzea

Loturak, barne diseinu, eraberritze eta dekorazio arlo desberdinetan modu autonomoan lan egiten dugun profesionalek osatzen dugu; barne diseinua, igeltseritza, iturgintza, berokuntza, elektrizitatea, arotzeria, pintura lanak, leihoak, itxiturak, dekorazioa, altzariak, iluminazioa, etxea janzteko ehun-gaiak…
Gure estudioan zure ideiak eta zalantzak argituko dizkizugu eta modu digitalean 3D planoen bitartez forma emango diegu.

Planifikazioa

Lan guztiak desberdinak izan arren denbora eta kostuak aurrez eta ardura osoz landu behar dira.
Honetarako aurrez jakin behar da atal bakoitzean egin beharreko lanak baloratzen eta neurtzen.
Planifikazioa funtsezkoa da prozesu bakoitzean. Hau da Loturak, eraberritze prozesuaren ardatza, komunikazio zuzena eta aholkularitza profesionala zure ideiak lantzeko eta aurrera eramateko. Konfidantza emango dizun lantalde profesional baten babesarekin.