Ingurua egokitzea

Dekorazioak eragin zuzena dauka gure emozioetan.

Egunerokotasunean inguratzen gaituen espazioak gure bizimodura egokitu beharko du eta ez alderantziz.
Aldaketa prozesu bakoitza bakarra da eta zentzu berezia dauka bakoitzarentzat.

Bizitzako arlo guztietan hartu behar ditugu erabakiak baina gure etxean aldaketak egiteko garaian zalantzak ugaritu egiten dira.

Argia, koloreak, altzariak eta osagarriak neurrira eginiko soineko bat bezala ahokatu behar dira espazioan, funtzionaltasuna, diseinua eta bizitzeko moduak bateratuz Prozesua amaitzean, inguruaren aldaketarekin batera, egunerokotasunean lagungarri egingo zaigun energia berriztagarria sortuko da etxean.

Gure estudioan kasu bakoitzari arreta berezia jartzen diogu, detailerik txikiena ere kontutan hartuz, etxeaz luzaroan goza dezazun.

Etxea janztea
• Dekorazio estiloaren ikerketa pertsonalizatua
• Espazioen neurketa
• Azterketa kromatikoa eta inguruko argiaren eragina
• Kokapen planoak
• Iluminazioa
• Altzariak eta osagarriak
• Gortinak eta ehunak
• Aholkularitza pertsonalizatua eta osagarria prozesu osoan zehar