Nola hasi zure gela zerotik modu errazean janzten

Espazio kohesibo eta guztiz orekatua sortzea oso astuna izan daiteke. Jakin badakigu kontuan hartu beharreko elementuak: eskala, proportzioa, oreka eta harmonia direla, baina xehetasun bakoitzean gehiegi sakontzeak korapilatu egiten gaitu sarritan. 

Honetarako gakoak ezagutu nahi badituzu, jarraitu irakurtzen, guztiari hasiera emateko lekurik onena zein den eta nola egin azaldugo dizugu.

Zein da zure gela oraintxe bertan apaintzen hasteko modurik errazena?

Aukeratu kolore konbinazio bat

Egiaztatuta dago koloreak eragina duela gure aldartean. Horregatik da oso garrantzitsua edozein diseinutan.

Gela bat apaintzeko eskatzen didatenean, atsegin dut koloreen azterketatik hastea, zeresan handia bait dauka gela bakoitzak izango duen erabileran zein bertakoen nortasunean.

Hasi gaitezen

Hasteko, kontuan izan behar dugu, aukeratzen dugun kolore-konbinazioak estetikoki atsegina izan behar duela.

Aukeratutako kolore konbinazioak gustora sentiarazi beharko gintuzke espazio hortan gaudenean  berez bilatzen dugun sentsazioan murgilaraziz.

Gela batean gaudenean kolore-konbinazio batek ekar ditzaken sentsazio eta aldarteetako batzuk honako hauek dira:

Atsedena eta lasaitasuna

Poztasuna eta zoriontasuna

Gaitasuna eta pasioa

Emozioa eta sormena

Aberastasuna eta sofistikazioa

Erosotasuna eta Goxotasuna

Dibertsioa eta poztasuna

Nola aukeratu kolore paleta bat zure gela edo etxerako

Behin zer estilo nahi dugun jakiten dugunean, hurrengo pausua gure inspirazio dekoratiboa aurkitzea da. Inspiratzeko hainbat modu daude:

Barne diseinua, arkitektura eta dekorazioa ardatz duten aldizkariak, instagrameko kontuak, Pinterest edota hor nonbait deskubritutako txokoren bat… inoiz ez da jakiten non harrapatuko gaituen aparteko inspirazioak.

Hurrengo urratsa, hasieran jasotako inspirazio dekoratibo hori aberastea da, pentsatuta dugun espazio hori egokitze aldera. Honetarako hainbat modu ditugu:

Nire metodorik gogokoena argazkiak ikustea eta sailkatzea da. Pinterest dugu honetarako tresna bikaina!

Lehendabizi, erakartzen gaituen irudi bilatuko dugu, pentsatuta dugun gela edo espazioan proiektatzeko.

Hasiera batean edozer gauza izan daiteke, benetan erakartzen gaituen kolore konbinaketa aurkitzen dugunean jakingo bait dugu.

Ondoren komenigarria litzateke kolore horietan inspiratutako etxe barneko espazioak sailkatzea, berez, gure proiektuarekin bat datorrena bada, askoz hobe.

Gero, irudia igoko dugu aukeratutako argazki horren kolore zehatzak ateratzen dituen leku batera. Niri Coolors.co erabiltzea gustatzen zait, oso erraza eta pertsonalizagarria delako. Gure argazkia igo eta sentsoreak mugituz tonu jakin batzuk aukeratu ahal izango ditugu.

Inspiraziotik Ideia moldaketara

Ideia  gure modura egokitzerako orduan erabiliko ditugun elementuak sartzen hasiko gara. Iada kolore sorta aukeratuta eta elementuak aukeratuta moodboard bat antolatzea ideia ona izango da. Bertan ikusiko bait dugu, gure buruan dabilkigun ideia horrek benetan funtzionatzen duen.

Moodboard-a antolatzeko garaian erabili beharreko laginak ondorengoak izan litezte; tapiz papera, oheko estalkia, gortina, alfonbra…

Elementuak inspirazio puntu bezala

Aldiz hasiera puntua lehenagotik ditugun elementuetan oinarritu nahi izanez gero prozesua alderantzizkoa litzateke;

Elementu hauek indar handia izan dezakete guregan, bai modu plastiko zein emozional batean; pareteko irudi konkretu bat, artelana, bidaiaren batetik ekarritako oroigarriak… elementu gogokoenak edo zuk pentsatuta duzun dekorazio estiloarekin bat datozenak.

Lehenik artikuluaren argazki argi bat hartuko dugu eta aurrekoa bezalako kolore-sorgailu bat erabiliko dugu kolore-paleta bat sortzeko

Elementu horren kolorea egonkor mantendu dezakegu eta gero ikusi zerk konbinatzen duen ondo.

Txandakatzen jarraituko dugu, gustura egoteko moduko paleta bat izan arte.

Gure artikuluak kolore bat baino gehiago baditu, argazkitik zuzenean atera ditzakegu.

Kolore gurpila erabili

Gurpil kromatikoa oso tresna indartsua da dekoraziorako. Zehatz-mehatz esaten bait digu zein kolore dauden elkarrekin. Zorionez, nahiko erraza da erabiltzen ikastea eta jarraitu ditzakegun hiru formula nagusi daude, bilatzen dugun emaitza motaren arabera.

  1. Bata bestearen alboan dauden koloreak

Antzeko koloreak edo albokoak bata bestearen ondoan aurkitzen dira koloretako gurpilean. Lehendabizi gustokoen dugun kolorea aukeratuko dugu. Ondoren, sakontasuna bete eta nagusiaren ondoan dauden koloreak ere hautatuz joango gara. Adibidez, gorria gure kolore nagusia bada, gure bigarren mailako koloreak laranja eta arrosa izango dira. Kolore horitik morera doan gurpilaren erdiak izaera beroa emango digu eta urdinetik berdera doan erdiak aldiz hoztasuna.

  1. Kontrako aldeetan dauden koloreak

Kolore osagarriak zuzenean bata bestearen aurrean aurkitzen dira kolore-gurpilean. Horren ondorioz, kolore dardaratsu eta kontraste handikoen konbinazioak sortzen dira eta emaitza bezala, aukera hauek, ausartagoak suertatuko zaizkigu. Esate baterako, gure kolore nagusia urdina bada, laranjarekin konbinatu ahalko genuke.

  1. Kolore bereko tonu desberdinak

Aukera hau paleta monokromatikoa izango litzateke eta itxura sofistikatua eta findua eman diezaguke. Era berean, oso aukera segurua da eta oro har, gela bat handiagoa den itxura eman lezake. Teknika honetan, lehenik kolore nagusia aukeratu eta gero, tonu desberdinak erantsiko dizkiogu. Honetarako ongi etorriko litzaiguke, etxeetako margolariek edo pintura dendetan aurki ditzakegun koloreak aukeratzeko lagin sortak eskura izatea.

Espazio zabala eta argitsua ala goxoa eta atsegina?

Kontuan izan zein gela-motarekin ari zaren lanean eta zein sentsazio lortu nahi duzun proiektua amaitutakoan. Sukalde txikia baduzu, baliteke kolore argiak eta aireztatuak aukeratu nahi izatea. Aldiz, egongela handi bat baduzu kolore goxo eta lehunek giro atseginagoa lortzen lagunduko dute.

Gela argitsu eta aireztatua sentiarazten duten koloreak

  • Urdin izoztuak
  • Menta tankerako verde itzaliak
  • Txuri eta zurixka zurbilak
  • Arroxa gorrituak
  • Beixa
  • Purpura argia
  • Gris argi tonuak
  • Tonu pastelak
  • Kolore argiz osaturiko paleta bat
  • Tonu hotzak

Gela bat beroa eta atsegina izatea eragiten duten koloreak

  • Kolore lurtarrak
  • Gorriak
  • Mostaza horiak
  • Urdin ilunak
  • Laranja
  • Berde ilunak
  • Marroia
  • Kolore aseak
  • Kolore distiratsuak
  • Kolore ilunak
  • Tonu epelak

 Nire gelarako koloreak aukeratu ditut, eta orain zer?

60-30-10 Diseinu araua

Espazioari koloreak gehitzeko Dekorazio formula hau frogatua eta egiazkoa da. Itxura orekatua izatea bermatzen du. Honetarako kolore nagusi bat aukeratuko dugu, bigarren mailako kolorea eta kolore nabarmendua bezala erabiliko dugun edo ditugun koloreak, batetik laura bitartean.

Kolore Nagusia %60

Aukeraturiko eskeman, kolore nagusiak, gelaren kolorearen erdia baino gehixeago hartuko du. Tonu hori eremu handietan erabiliko da, hala nola hormetan, alfonbretan edo altzari handiagoetan.

Bigarren mailako kolorea %30

Ondoren bigarren mailako kolore bat aukeratuko dugu. Honek, gutxi gora behera, gelaren heren bat irudikatuko du. Tonu honek kolore nagusiarekin konbinatzen du espazioari interesa eta harmonia gehitze aldera. Kolore hau sofa, gortina, aulki, apaingarri zein alfonbretako detaileetan erabiliko dugu. Aukera segurua izaten da, tonu nagusiarekin alderatzen duen kolore bat erabiltzea. Esaterako, gure kolore nagusia sutsu eta distiratsua bada, kolore neutro edo pastel bat  erabiliko dugu bigarren mailako kolore gisa eta alderantziz.

Kolore nabarmenduak %10

Azkenik, kolore nabarmendu pare bat akeratuko ditugu errematatzeko. Kolore ukitu horiek kuxinetan, mantetan, artelanetan eta beste apaingarri txiki batzuetan erabiliko ditugu. Gure espazioari bizia emateko, azentu koloreak gela osoan jarriko ditugu. Azkenik, pixka bat ausartagoak izan nahi badugu, kolore deigarriko altzari oso bat jarri dezakegu espazioari izaera handiagoa emateko!

 

Zure Iritzia, gure inspirazioa

Oraingoz, hemen utziko dugu espazioak koloreztatzeari buruzko solasaldia. Gaia gustoko izan dezutelakoan eta bereziki  emandako aholkuak aurrerantzean  baliagarriak izango zaizkizuelakoan zuen parte hartzea eta iradokizunak jasotzeko irrikitan gaude.

Gure aldetik, gai interesgarriak prestatzen jarraituko dugu, barne diseinu, berrikuntza zein dekorazioan zuen jakinmina pizte aldera.

Gustoko duzu koloreen aukeraketa dekorazioan? Zenbateko garrantzia dauka koloreak zure etxean? Inoiz erreparatu diozu koloreek guregan sortzen duten efektuan?

Partekatu zure iritzia eta esperientziak. Baduzu iradokizunik gai konkretu bati buruz? Zure proposamenen zain geratzen gara.

Mila esker hor izateagatik eta beste bat arte!

“Koloreak etxeko espazioak zeureagoak egiten lagun zaitzala”

 

 

 

 

 

 

Loturak

Partekatu zure iritzia

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatuta daude *