Peach Fuzz kolorean bilduta

“Hurbiltasunaren eta konexioaren gure berezko nahia adieraziko zuen tonalitate bat bilatzen genuen, beraz, berotasun eta dotoretasun modernoz beteriko kolore distiratsu hau aukeratu genuen. Enpatia darion kolorea da, ia senti dezakegun besarkada batean biltzen gaitu eta naturaltasun osoz batzen ditu gaztetasuna eta iraunkortasuna”.       

Leatrice Eiseman
Executive Director, Pantone Color Institute™

 

Pantone Color of the Year 2024

“Peach Fuzz 13-1023 melokotoi leun eta belusatua da eta bere espiritu inguratzaileak bihotza, adimena eta gorputza aberasten ditu”.

Sutilki sentsuala, Peach Fuzz 13-1023 melokotoi-tonalitate bat da. Zintzotasuna eta samurtasuna ekartzen ditu gogora eta maitasun eta partekatze, komunitate eta lankidetza mezu bat igortzen du. Peach Fuzz 13-1023k ikuspegi freskoa aurkezten digu leuntasun berri batekin. Tonu bero eta suspergarria da eta besteekin elkartzeko edo lasai egoteko nahia pizten digu, baita horrek sortzen duen babes-sentsazioa ere.

Peach Fuzz 13-1023 tonalitate erakargarria da, arrosa eta laranjaren  artean kontu handiz orekatua. Partaide izatea, erlaxazioa eta ingurukoa zaintzeko  aukera inspiratzen dizkigu, lasaitasuna ekartzen digu gogora eta bizitzeko, sentitzeko, osasuntsu egoteko eta aurrera egiteko aukera iradokitzen digu.

Peach Fuzz 13-1023 bizigarria da eta barne bakea eta ongizatea sustatzen ditu. Bere hortan ideia bezain sentimenduz jantzita zentzumen guztiak estimulatzeko gai da, ukimena hautemanarazten digu eta bere goxotasunean biltzen.

Peach Fuzz 13-1023 kolore gozo eta arina da, modernitate berri bat dakarrena. Adimena, gorputza eta arima aberasteko eta zaintzeko giza esperientzian oinarritzen da. Era berean, tonu melokotoi leun, sofistikatu, moderno eta sakona da eta mundu digitala edertasunez betetzen du argitasun goxo baina eraginkor batekin.

Peach Fuzz 13-1023 melokotoi kutsua duen tonua, poetikoa eta erromantikoa, garbitasuna eta vintage sentsazioa transmititzen dituena, iragana islatzen du, baina giro modernoetara moldatuz.

Peach Fuzz 13-1023 aukeratzearen arrazoiak

Gure bizitza ezegonkortasunak ukitzen duenean, are gehiago hasten da elkar zaintzeko eta enpatia eta errukia izateko beharra, baita bake gehiago ekarriko duen etorkizuna irudikatzekoa ere.

Une hauetan, bizitza bere osotasunean gozatzeko funtsezko alderdiak; osasun ona, energia eta indarra izatea direla gogoratzen dugu. Produktibitatea eta kanpoko lorpenak nabarmendu ohi diren mundu batean, funtsezkoa da, gure barrua zaintzearen garrantzia onartzea eta bizimodu modernoaren erdian, lasaitasun, sormen eta beste pertsonekiko konexio uneak bilatzea.

Orainari aurre egiten diogunean eta mundu berri bat sortzen ahalegintzen garenean, benetan garrantzitsua denari buruz hausnartzen dugu. Gure bizi-nahiak birplanteatzen ditugu eta modu kontzienteagoan eta gogoetatsuagoan adierazten gara.

Gure lehentasunak berpizten ditugu, mentalak zein fisikoak gure balioekin bat etor daitezen. Osasuna eta ongizatea eta benetan axola zaiguna estimatzen dugu: lagunekin eta familiakoekin egotearen berotasuna eta lasaitasuna edo besterik gabe, geure burua zaintzen denbora ematearena.  

Horrekin, komunitatearen eta besteekiko batasunaren garrantzia transmitituko duen kolore baten nahia sortu zen. Pantone Color of the Year 2024 gisa hautatu den koloreak gure maiteengandik hurbil egoteko nahia adierazi behar zuen, baita geure izatearekin konektatzen garenean sentitzen dugun zoriontasuna ere, une lasai batez bakarka gozatzen dugunean gogora datorkiguna.

Goxotasun inguratzailea eta erruki eta enpatia mezua transmitituko duen kolorea izan behar zuen. Eraikitzailea izatea bilatu da, sentiberatasun suspergarria izatea, pertsonak elkartzera animatu eta ukimena transmititzen duena. Sinpleagoak ziruditen garaietan nola sentitzen ginen islatzea, baina, aldi berean, erabateko modernitate-giroa emateko gai izango dena. Etorkizunerantz ibiltzera animatuko gaituen kolore argitsu eta leuna.

Nola erabili Peach Fuzz 13-1023 dekorazioan eta barne diseinuan

Peach Fuzz 13-1023 kolore leun eta lasaigarria da, etxean primeran egokitzen dena eta ongietorri giroa sortzen duena. Peach Fuzz 13-1023k sentipen leunak eta presentzia erosoa transmititzen ditu gure gustura sortzen ditugun inguruneetan, horma batean nahiz dekorazio objektu edo diseinu bateko kontrastean.

Murgildu zaitez 2024 Urteko Kolore Paletan eta hartu parte elkarrizketan

  1. Urteko kolore paletan zehar egindako bidaia liluragarria amaitu dugu oraingoz  Peach Fuzz 13-1023 tonalitate xarmagarrian murgilduz. Ñabardura horrek, bere xehetasun leun eta atseginekin, gure bizitzako goxotasuna eta positibotasuna besarkatzera gonbidatzen gaitu.

Orain zure txanda da, nola kokatuko zenuke Peach Fuzz 13-1023 zure egunerokotasunean? Zein emozio edo oroitzapen dakarzkizu gogora? Gustura entzungo genituzke zure pentsamenduak eta iradokizunak.

Urteko kolore paleta ez da soilik adituen hautaketa, gizabanako  bakoitzak eskaintzen dituen esperientzien aniztasuna islatzen du, Aukeraketa honi buruz gehiago jakin nahi baduzu emaiozu begirada bat Urtearen Kolorearen inguruan argitaratu berri dugun artikuluari.

Beraz, zer diozu? Iruzkinetan zure ideiak partekatzera animatzen zara? Edo, agian, urteko hurrengo koloreetarako iradokizunik baduzu?

Elkarrizketa irekia dago eta zure  ahotsa elkarrizketa kromatiko honen funtsezko zati bat da.

 

Mila esker kolorearen munduan zehar egindako ibilbide zirraragarri honetan parte hartzeagatik. Peach Fuzz 13-1023k gu adina inspiratuko zaituela espero dugu! 

 

“Egin dezagun elkarrekin 2024. Urtea  tonu biziz eta esperientzia gogoangarriz betea!”

 

 

 

 

Informazio iturria: https://pantone.com/color-of-the-year-2024

 

 

 

 

 

 

 

Loturak

Partekatu zure iritzia

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak markatuta daude *